Sackler familia estatubatuarra da Purdue Pharma eta Mundipharma konpainia farmazeutikoak sortu eta zuzendu zituena zenbait hamarkadaz.[1] 20. mendean Valium merkarturatu eta saldu zuten milioiak eginez, eta mende amaieran eta 21. mendean Purdue Pharmak OxyContin markarekin merkaturatutako oxikodona hedatu zuen Estatu Batuetan, analgesiko opioide bat. Horregatik, Purdue Pharmak eta familiako kide batzuek AEBetako opioide adikzioen epidemian erantzukizun zuzena dutela salatu dute askok.
Purdue Pharma eta harekin aberastu den familia kritikatu egin dute Estatu Batuetako opioide-epidemian duen paperagatik.[2][3][4] "Estatu Batuetako familiarik gaiztoena" eta "historiako droga-trafikatzaile okerrenak" direla esan izan da.[5][6][7][8][9][10]
Familia Estatu Batuetako Familia Aberatsen Forbes zerrendan egon zen lehen aldiz 2015. urtean.
Sackler familia protagonista izan da hainbat lanetan non opioideen krisiaren hedapena eta gordintasuna deskribatu izan diren: Crime of the Century HBOren dokumentaka, Empire of Pain erreportaia-liburua Patrick Radden Keefek idatzia, Huluren Dopesick telesaila (izen bereko liburuan oinarritua) eta 2022ko dokumentaka, All the Beauty and the Bloodshed, zeinak Nan Goldin artista pertsona adiktoaren esperientzia eta kanpaina deskribatzen duen.